XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bata bertsoetarako, bestea txiste eta ateraldi xelebreetarako. Euskaltzaindiak Xenpelar eta Fernando Amezketarra sariak iragarri ditu

Euskaltzaindiak Xenpelar Saria iragarri du bertsoetarako eta baita Fernando Amezketarra izeneko sari berria ere, ateraldi xelebre eta txisteetarako.

Azaroaren 15ean ixten da parte hartzeko epea.

Xenpelar Saria-k gai librea du.

Gutxienez zortzi bertso bidali behar dira, azken batean nahi adina bertso bidal daitezkeelarik.

Sariak, kasu honetan, 100.000, 75.000 eta 50.000 pezetakoak dira.

Bertso-paper hoberentsuenekin liburuska bat ateratzeko eskubidea beretzat gordetzen du Euskaltzaindiak, egileak kasu horretan aparteko diru-sarirako eskubiderik izango ez duelarik.

Fernando Amezketarra Saria-ren kasuan, txiste, izkirimiri eta ateraldi xelebreak asmatuak nahiz benetan gertatuak izan daitezke.

Gutxienez ehun txiste bidali behar dira.

Hitzlauz idatzi behar da, baina tarteka bertso batzu sartzea ere badago.

Sariak, lehen esandakoen berdinak izango dira, eta baita kasu honetan ere liburuska osatu dezake Euskaltzaindiak.

Horrelako sariketan ohitura den bezalaxe, hiru kopia bidali beharra dago sobre itxietan eta horietako bitan izenordea erabiliz.

Hirugarrenaren barruan, berriz, egiazko izena ipini beharko da.